XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gogoratzen naiz bolara luze batean Txomin Peillen nire adiskidea eta biok bizkaieraz egiten genuela, euskalki honetan trebatzearren.

GALDERA.-Zuberoan (eta non ez?) oso beheraka doala euskara diote.

- Iruditzen al zaizu iraungo duela edo iraun dezakeela zenbait mendetan?.

ERANTZUNA.- Begira, ni oso pesimista naiz eta agian oker egon naiteke (jainkoei hala nahi dakiela), baina ni neu zeharo galduko delakoan nago denbora asko baino lehen.

- Galtzen eta pobretzen ari da bidenabar... Haur nintzelarik, Zuberoa guztian, agur gisa, esaten zen beti; orain bakarrik, eta hemendik urte batzuetara dateke noski.

- Beraz, nire pentsakerak ez dizu estalkirik.

GALDERA.- Diotenez, urteekin moteldu egin zinen euskal-lanetan.

- Egia al da hori? Zer gertatu zitzaizun?.

ERANTZUNA.- Egia esan, ez nintzen hain alferra, baina gogo galduxerik egon nintzen, neure iskribuak, antikonformistegiz, argitaratzen ez zirela ikusirik.

- Aldizkari edo kazeta libro bat baldin bagenu, gogo hobez ariko nintzen euskal-idazlanetan.

- Baina gauzak hala zirenez, nahiago izan nuen mementoko bederen, isilik egon: (...).